Espainiako Auzitegi Goreneko 61eko aretoak baliogabetu egin ditu
Bildu koalizioak maiatzaren 22ko udal eta foru hauteskundeetarako aurkeztutako 254 zerrendak; hau da, guztiak. 23:00etan jakin da erabakia. Bederatzi epailek egin dute neurri horren alde, seik kontra. Beste bat zerrenda batzuk ontzat jotzearen alde agertu da. Aretoko gehiengoaren ustez, ETAk eta Batasunak zuzendu eta kontrolatu dute Bildu. EAk, Alternatibak eta independenteek osatzen dute koalizioa. Gorenak erabakia hartu baino lehen Bilduk iragarri du Auzitegi Konstituzionalera joko lukeela kasu horretan. Bi egun dauzka helegitea aurkezteko, eta Konstituzionalak ostegun gauerdirako hartuko du erabakia, kanpaina ostiralean hasiko baita. Bilduren aurkako erabakia zabaldu ondoren,
Nafarroa Baik bihar bere zerrenda guztiak bertan behera uztea proposatuko duela iragarri da,
Twitter sare sozialaren bidez. Minutu batzuk beranduago, baina, "toxikazioa" izan dela eta "oraindik" ez dagoela horren inguruko erabakirik hartuta
azaldu du Aralar eta EAJren koalizioak. Argazkian, Bildu koalizioaren Getxo udalerriko hautagaiak aurkeztu zituzten apirilaren 15ean.