Getxoko Gobernu Batzordeak Algortako Alango aldean babes ofizialeko 33 etxebizitza, beraien garaje eta trastelekuekin, eraikitzeko kontratua esleitu berri du. Udalak, bere jabegokoak diren lur-sailen gaineko azalera-eskubidea 75 urtez erosteko baimena eman dio enpresa esleipendunari. Horrek 643.500 euro ordaindu beharko ditu azalera-eskubidea eratzearen ordainetan. Aipatu etxebizitzak 50 eta 75 metro koadro artekoak izatea aurreikusi dute tokiko agintariek eta egun eraikitzen ari diren igogailuen ondoan eraikiko dituzte. Lanak urte honetan hasiko omen dituzte eta 2014rako amaitzea espero dute. 33 etxebizitzetatik, bi pertsona elbarrientzat zuzenduta egongo dira. Argazkian, etxebizitzak eraiki berri dituzten igogailuen ondoan egongo dira / © Getxoko Udala.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!