Bildu Getxok bidalitako oharra
Espainiako Auzitegi Gorenak maiatzaren 22ko udal eta foru hauteskundeetarako berak aurkeztutako 254 zerrendak baliogabetu egin ditu.
Egoera ez da berria baina Bildu inpugnatzeko erabakiak orain arteko muga guztiak gainditu ditu. Oraingoan ez da Ezker Abertzalea erasotzen, gure herriaren etorkizuna aldaketa politiko eta sozialaren parametroetatik eraikin ahi duen sektore sozial oso batena urka baizik. Horren adibide dugu inpugnazioek euskal jendartearen gehiengoa haserretu dutela, Euskal Herriko eragile politiko, sindikal eta sozial gehienek transmititu duten haserrea.
Nabarmena da erabaki politiko baten aurrean kokatzen garela. Ezker Abertzaleak behin eta berriz errepikatu du legez kanporatzeak ez direla alor juridikora mugatzen, abiapuntua erabaki politikoetan kokatu behar zela. Bildu koalizioarekin, inpugnatzeko erabakia zuzenean emana izan da, Euskal Herrian lotsa sortu duen espektakulua sorraraziz.
Honen guztiaren aurrean, salaketa egitea ezinbestekotzat jotzen dugu eta herri aktibazioaren beharra ikusita, biharko mobilizazioak babesteko deia luzatzen dizuegu:
Itzubaltzeta / Romon, maiatzaren 3an, 19:30ean Xake plazan: "Eskubide Guztien alde, ilegalizaziorik ez" lemapean burutuko dugun kontzentraziora deitzen zaituztegu. Bertan elkar ikusiko dugulakoan, Animo eta Eutsi! Irabaziko dugu!
V de Bildu kolektiboak zabaldutako bideoa (©)