Bizkaiko Foru Aldundiak
Bizkaibuseko A2161 linea indartu egin du, Leioako Artatzagana eta Aldekoena auzoetatik igarotzen dena, hain zuzen. Orain arte, astegunez eta ikasturtean zehar, Areeta eta EHUko campusa lotzen dituen garraioak, gorantz joaterakoan, Artatzaganan eta Aldekoenan geldialdia egiten zuen. Baina, kontrako norabidean, bi autobusetatik batek baino ez zen gelditzen, bestea Elexalde etorbidetik pasatzen zelako. Gaurtik aurrera, "gorantz zein beherantz doan autobusak bi auzoetan egingo du geldialdia", adierazi du Bizkaiko Foru Aldundiak. Urte honetan, Leioatik pasatzen diren beste bi autobus linea indartu dituzte. Alde batetik, Leioako Txorierri auzoa eta Getxo udalerria lotzen duena larunbatetan ere martxan jarri zuten duela gutxi. Bestetik, Loiuko aireportua eta Bizkaiko Zubia lotzeko autobus berria jarri zuten urte hasieran. Horrek bi geldialdi egiten ditu Leioan. Argazkia: © Leioako Udala.