Larunbat honetan, maiatzak 7, Zilborhestea haurrei laguntzeko sarearen kale ekintza egingo du, goiz osoan zehar, Leioako Bulebarrean, Herrigune egitasmoak. Bertan hainbat gune jarriko dituzte: xaboi burbuilen gunea, kartoizko kutxekin lan egiteko eraikuntza tailer irekia, aikido praktikatzeko eremua, patinetan ibiltzekoa, te gunea, galletak egiteko eta apaintzeko tailerra, eta jakintzaren eraikuntzari buruzkoa. Azken horretan, tratu onaren gaia landuko dute. Aurtengo kale ekintzaren leloa "Kantu bat goiz berriarentzat. Kantu bat bizipozaren alde" izango da. Informazio gehiago www.herrigune.org edota 944 029 780 telefono zenbakira deituz eskura daiteke. Argazkian, neska bat ume bati aikido irakasten / © Herrigune Leioa.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!