"Senerrek, esate baterako, Rafael Israelgo armagintza enpresari hegazkin militarretarako sentsoreak diseinatzen dizkio, gero biztanleak bonbardatzeko Gazan; eta ITPk elkarlanerako itunak ditu Gadafiren erregimenarekin eta orain mantenu eta konponketa lanak egiten ditu NATOk Libian gaur egun erabiltzen dituen F18 konbate-hegazkinetarako", salatu dute protestaren antolatzaileek. Ildo horretan, "industria militarraren birmoldaketa" exijitu dute, hori "helburu zibiletarako" erabiltzeko. Erakundeek azaldu zutenez, "Orbeak pistola, errebolber eta antzeko armak egiteari utzi eta bizikletak ekoizten hasi zen". Aipatu dutenez, Euskal Herriko armagintzan ehun enpresa inguruk parte hartzen dute. Sektore horrek Estatuan duen garrantzia %15-20 artekoa ei da.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.