Imanol Lazkanoren hitzaldia aste batez atzeratu da

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mai. 2a, 22:14

Imanol Lazkano eskarmentu handiko bertsolari azpeitiarra Algortan izatekoa zen bihar, asteartea, Algortako Bertsolari Eskolako (ALBE) kideekin egoteko. Azken orduko gora-beherak direla eta, baina, aste batez atzeratu behar izan dute azpeitiarraren hitzaldia, ALBEk berak egiaztatu duenez. Hortaz, "Lazkanoren jakinduriaz disfrutatzeko" hitzordu berria bihar zortzi, maiatzak 10, izango da, Aldai Patronatuan, arratsaldeko 8etan. Lazkano 1936an sortu eta txiki-txikitatik bertsoarekiko zaletasuna agertu zuen. Plazarako jauzia eta Gipuzkoako Txapelketara 60 hamarkadan egin zuen. 80 hamarkadan, berriz, "bertsolaririk garrantzitsuenetakoa" jotzen da, Euskal Herriko Txapelketa Nagusiaren finalera birritan heldu zela. Horretaz landa, "bi garai eta tradizioren arteko zubi lana egitea" leporatzen zaio, "eredu klasikoen eta berrizaleagoen artekoa". 1987an, Euskal Herriko Bertsozale Elkartea (EHBE) sortu zenean Lazkano izendatu zuten lehendakari. 18 urtez jardun zuen bertsolaritza gidatzen, Iñaki Muruak lekukoa 2005ean hartu arte. 2003an memoriak idatzi zituen eta egun, bertso saio solte batzuk kenduta erretiratuta dago. Argazkian, Imanol Lazkano, eskuman, Kupela taldearekin abesten, Algortan / © "Hitzetik Hortzera" - Euskal Herriko Bertsozale Elkartea - EITB.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun