
Ostiral honetarako, maiatzak 6, bertso afaria antolatu du Lamia AEK euskaltegiak Leioako San Bartolome auzoan. Hitzordua auzoko kultur etxean izango da iluntzeko 9etatik aurrera. Ekitaldiko protagonistak Algortako Arrate Illaro Ipar Uribeko Bertsolari Txapelketako azken txapelduna eta Urretxun sortutako Jon Maia bertsolari zumaiar ezaguna izango dira. Gai jartzaile, berriz, Beñat Vidal leioaztarra arituko da. Bertso afarirako txartelak 20 eurotan eros daitezke Lamia AEK euskaltegian bertan, Kurkudi herriko tabernan zein San Bartolomeko La Taberna del Pi delakoan. Txartela eskuratzeko azken eguna asteazkenean, maiatzak 4, izango da. Ekimenak San Bartolomeko jai batzordearen eta Kultur Leioaren laguntza jaso du. Argazkian, Arrate Illaro.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!