Leioako Udalak agindu ditu jada Ibaiondon kokatuko den enpresa ekintzaileentzako gunerako erakinaren egokitzapen lanak, Amaia Etorbidearen ondoan, hain zuzen ere. Bertan, hasten ari diren enpresa berriei lekua egin nahi die tokiko erakundeak; "hasierako pausu hauek erraztu eta enpresari ekintzaileei laguntzeko asmoz", atzo Eneko Arruebarrena alkateak zehaztu zuenez. Ekipamendu hori, azken urteotan martxan jarri diren beste enpresa parkeen artean bat gehiago da. Sei enpresa berri kokatuko dira gune horretan: bakoitzak bulegoa izango du; baita guztien erabilerarako zonalde komunak ere. Bestalde, enpresa guneak lehenengoko pausuak ematen lagunduko duen dinamizatzaile bat izango du, enpresari berriei laguntzeko prest izango dena. Behargintzak kudeatutako proiektua da. "Beraz, hari dagokio parte hartuko duten enpresen aukeraketa egitea", udal arduradunek aipatu dutenez. Obrek 250.000 euroko kostua eta lau hilabeteko iraupena izango dute, hau da, uda pasa ostean martxan jarri nahi dute. Argazkian,
2010eko apirilean zabaldu zuten Ibaiondoko Enpresa Jardueren Parkean izango da gune berria / © Leioa.net.