Hego Korean jokatzen ari den Munduko Taekwondo Txapelketan, bihar hasiko da lehian Elaia Torrontegi plentziarra, Europa Press albiste agentziak zabaldu duenez. Final hogeita hamabirenetako kanporaketetan arituko da, 46 kiloko kategorian. 2009an Copenhague-n (Danimarka) jokatutako nazioarteko lehiaketan saio erabakigarrietatik kanpo, gutxigatik, geratu zen Torrontegi. Ordutik hona izandako ibilbide bikaina ikusita, Korean dominaren bat irabazi dezakeela pentsa daiteke. Bilboko Gimnasia Klubeko neskak argi dauka zeintzuk izango diren aurkaririk gogorrenak: Korea, Taiwan edota Tailandiako ordezkariak, "borrokalari turkiar eta alemaniarrak ahaztu barik, noski". Azken horiekin lehiatu behar izan zen plentziarra, martxoan Hanburgon jokatu zen Alemaniako Taekwondo Txapelketa Irekian. Horretan,
zilarrezko domina irabazi zuen Torrontegik. Argazkian, Elaia Torrontegi / ©
Taekwondo Arrigorriaga.