Simon Otxandategi dantza taldeak antolatuta, bost mila lagun inguru gerturatu ziren Berangoko Nekazaritza eta Artisautza Azokara, udal iturrien arabera. Moreaga parkean jarritako 68 postuetan, Berango zein Uribe Kostatik heldutako ekoizleek erakutsi zituzten beraien produktuak. Eguraldia lagun, gainera, zuzeneko erakusketez gozatzeko aukera izan zuten ikusleek: buztingintza eta iaz arrakastatsua izan zen Santiago de Compostelako beira-putzegilearena, alegia. Euskadiko XIII. Euskal Pastel Txapelketari dagokionez, berriro ere Urduñako Arantza Meabek irabazi zuen; "muga oso goian jarrita", antolatzaileen arabera. Bigarren eta hirugarren sailkatu ziren Izarrako Leire Belaustegi eta Laudioko Enrike Gaztaka, hurrenez hurren. Azkenik, trikitilari eta txistularien musika doinuei Simon Otxandategi dantza taldearen zanpantzarrak batu zitzaizkien, giroa sortzen. Argazkia: ©
Berangoko Albisteak.