"La ruta de la vida y del amor" poesia liburua aurkeztuko dute bihar Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mai. 3a, 13:36

"La ruta de la vida y del amor" poesia liburua aurkeztuko du bihar, asteazkena, horren idazle Ricardo Fuentesek. Hitzordua arratsaldeko zazpietan jarri dute, Kultur Leioako prentsa aretoan. Liburua osatzen duten poesiek "jendearen eguneroko bizitzaren ikuspuntu poetikoa eskaintzen dute, bai gaizki pasatzen duten uneetakoa, bai une zoriontsuenetakoa", egileak adierazi duenez. Ehun poema baino gehiago aurki daitezke liburuan. Ricardo Fuentes Giza Zientzietako lehen ikasturtean zegoenean hasi zen poema horiek idazten, Hizkuntza eta Literatura ikasgaian. Idazlearekin batera beste hiru aktore izango dira aurkezpenean. Liburuaren poesiak irakurriko dituzte. Argazkia: © Leioa.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun