Zerbitzu minimoak direla eta, Eusko Jaurlaritzari, eskoletako zuzendaritzei eta enpresei langileen "greba eskubidea urratzea" leporatu diete ELA, LAB eta UGTko ordezkariek. Jakinarazi dutenez, salaketak prestatzen ari dira "kolektiboaren eskubideak zapaldu dituztenen kontra". Bestalde, Algortan, Eskumaldeko beharginak Zabala eskoletara gerturatu behar zirenerako, Ertzaintzaren bi patruila auto zain zituzten kalean. Tokiko jantokiaren horniketaz arduratzen den Erandioko Cocina Central Goñi enpresako kamioia, berriz, atean zegoen. Azken horrek alde egin duenean joan dira poliziak.
Ikusi argazki guztiak: