Bizkaiko Zubia bisitatu du gaur Unesco erakundeko presidenteak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mai. 3a, 19:38

Davidson Hepburn Unesco Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundeko presidenteak gizadiaren ondarea den Bizkaiko Zubian izan da gaur, Imanol Landa Getxoko alkatearekin batera. Hepburn bisita instituzionalean da Euskal Autonomi Erkidegoan (EAE), Eusko Jaurlaritzarekin eta euskal agintariekin “harremanak sendotu eta lankidetza zabaltzeko” asmoz; kultura eta ondarea, hezkuntza eta bakearen kultura, biodibertsitatea eta garapenaren lankidetzaren esparruetan, hain zuzen. Unescoren ordezkari gorenak bihar bertan emango du amaitutzat egonaldia. Atzo astelehenean iritsi zen. Argazkian, Imanol Landa Getxoko alkatea eta Davidson Hepburn Unesco erakundeko presidentea Bizkaiko Zubiaren azpian / © Getxoko Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun