Palestinari buruzko hainbat ekitaldi egingo dituzte maiatzean zehar Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mai. 3a, 20:37

Hilabete honetan zehar, Palestinaren aldeko hainbat ekitaldi izango dira Larrabasterrako Akilino Arriola kaleko Plaza Beltza herri kultur-gunean. Maiatzaren 19an, osteguna, "Gheto 2009" dokumentalari buruzko bideo-foruma egingo dute, arratsaldeko 7etan. Hurrengo ostegunean, hilak 26, "Palestina eta giza eskubideak" izeneko hitzaldia egongo da, aurreko ekimenaren ordu berean. Horretan, Eneko Calle Bakea eta Duintasuna elkarteko kideak parte hartuko du. Azkenik, hilaren 16tik 31ra bitartean, "Welcome to Palestina" erakusketa egongo da ikusgai astelehenetik ostiralera, 17:30etik 20:30era. Argazkian, "Lotsaren harresia" Palestinan / © Bakea eta Duintasuna.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun