Txindoki mendira joango dira hilaren 15ean matrakokideak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mai. 3a, 20:48

Joseba Sanchez "Matrako" oroitzen duen talde plentziarra Aralar mendilerroan dagoen Txindoki mendira (1.346 metro) abiatuko da hilaren 15ean, igandearekin. Horrenbestez, txangoa goizeko zortzietan hasteko asmoa daukate eta horretarako Plentziako metro geltokian jarri dute hitzordua. Irteeran parte hartzeko, Goñi Portal kultur etxean izena eman daiteke, hilaren 10a baino lehen. Ordutegia 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara da, eta telefono zenbakia 946 775 541. Salneurriari dagokionez, 15 euro ordaindu beharko dituzte taldekideek. Argazkian, Matrako Mendi Taldeko hainbat lagun Txindokin (Gipuzkoa) / © Matrako Mendi Taldea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun