Okupazioaren aldeko jaialdia egingo dute larunbatean Sekeko gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mai. 3a, 20:50

Larunbat honetan, hilak 7, okupazio mugimenduaren aldeko jaialdia izango da Sopelako Sekeko gaztetxean. Hasteko, Bilboko Okupazio Mugimenduari (BOM) buruzko hitzaldia egingo dute arratsaldeko seietan. Ondoren, 20:00etan, kontzertua egongo da Todo o Nada, Ardor de Estomago eta Fumar Puede Matar taldeen eskutik. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, arratsalde osoan zehar barazkiekin egindako pintxoak dastatzeko aukera izango da, euro baten truke. Argazkian, Sopelako Sekeko gaztetxea / © Gazte Asanblada Sopeloztarra.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun