Salgai jarri dituzte Moby Dick eta Mursegoren Sopelako kontzerturako sarrerak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mai. 3a, 21:21

"Waiting for the sun" (Eguzkiaren zain) biran murgilduta dagoen Eneko Burzako bakarlari algortarrak, Moby Dick izenpean ezagunagoa dena, eta Mursego proiektua bakarrik daraman Maite Arroitajauregi txelo eibartarrak oholtza partekatuko dute ostiralean, maiatzak 6, Sopelako Kurtzio kultur etxean, 21:30etik aurrera. Sarrerak hiru eurotan eros daitezke ja Kurtzion bertan, Sopelako udaletxean edo Sopelarin deritzoten Larrabasterrako herritarrentzako arreta bulegoan. Kurtzion ordutegia goizeko 11etatik 14:30era eta arratsaldeko 4etatik 8etara da. Beste bi bulegoetan, berriz, goizeko 9etatik 13:30era eskura daiteke txartela. Argazkian, Moby Dick / cc-by-nc-sa Moby Dick Love.

Moby Dick-en "Waiting for the sun" (Eguzkiaren zain) biraren egitaraua

• 2011/V/6 - SOPELA, Kurtzio kultur etxean, 21:30ean, MURSEGOrekin.
• 2011/V/7 - GORLIZ, Zehatz kultur elkartean, 21:00etan, MIKEL URAKENekin.
• 2011/V/12 - DONOSTIA, Gazteszena aretoan, 22:00etan, MAIKA MAKOVSKI eta AINARA LeGARDONekin.
• 2011/V/13 - ZARAGOZA, ARAGOI. La Ley Seca tabernan, 21:00etan.
• 2011/V/15 - ELORRIO. Arriola antzokian, 19:00etan. Musikazuzenean.com Jaialdian, ANARI, MURSEGO, PETTI, SORKUN, JON&SUGRAMAS, JOSEBA IRAZOKI eta AZKAITER PELOXekin.
• 2011/V/20 - BERGARA. Bergarako gaztetxean, 21:00etan.
• 2011/V/27 - DONOSTIA. Be Bop aretoan, 21:00etan.
• 2011/VI/10 - GASTEIZ. Ibu Hots aretoan, 20:00etan, SAD TOWN LOSERSekin.
• 2011/VI/11 - ZARAUTZ. Modelo zinema aretoan, 20:00etan. Rockumentalak! zikloaren barruan.
• 2011/VI/17 - ONDARRU. Kafe Antzokian, 22:00etan. SAD TOWN LOSERSekin.
• 2011/VI/11 - ZARAUTZ. Modelo Zinema aretoan, 20:00etan.
• 2011/VII/25 - DONOSTIA. 20:00etan.
• 2011/VII/29 - BAKIO. 21:00etan. BakioSound 2011n.
• 2011/VIII/27 - SARA. 20:00etan. Usopop Festibalean.

"Moby Dick Orain" bideoa (© Chopet)

Mobydick Orain from chopet on Vimeo.



Gernikako Astra gaztetxean 2009ko apirilaren 25ean Mursegok abestutako "Subir arriba, baixar abaixo" kantaren bideoa (© Astra Gernika)

"Mursego: Subir arriba, baixar abaixo." from astragernika on Vimeo.



Gernikako Astra gaztetxean 2009ko apirilaren 25ean Mursegok abestutako "Zuuuuuu" kantaren bideoa (© Astra Gernika)

"Mursego: Zuuuuuu." from astragernika on Vimeo.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun