Harrigarria da, gainera, erabaki hori legitimatzeko eurekin batera joan diren bidaia lagunak. EAren aberri mailako exekutibak Bildu sortu du eta bide batez alderdi ezberdindu bezela harakiria egiteko erabakia hartu du, hau da, Batasunari bere historia zuritzeko premian laguntza guztia eman dio. Zaila da imajinatzea zer pentsatuko duten EAko abertzale historikoek euren gaur egungo Idazkari Orokorra, Pello Urizar, biribilketa batean “la internacional” dantzatzen ikustean. Argazki horretan eroso sentituko ote dira benetan?
Ez da harritzekoa, beraz, Garaikoetxearekin batera EA sortu zuten pertsona asko eta asko (adibide moduan Mario Fernandez, Pedro Luis Uriarte, Juanjo Pujana, Oliveri, Ormazabal, Oregi, Azkarraga, Iragorri eta abar luze bat...) azken urteetan taldetik joan izana. Gehiengo zabal bat gainera handik irten eta EAJ-PNV-n militatzen hasi dira gainera.
Eta Leioan, zer? Ba nekez imajina daiteke EAko ohiko bozka-emaile bat eroso edo aktibo egon daitekeenik betiko Batasunarekin batera koalizioan. Gutxi baitute amankomunean, ez sakonean, ezta formetan ere.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.