Euskara ikasteko diru-laguntzak banatuko ditu Getxoko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mai. 3a, 21:54

Getxoko Udalak 113.000 euro zuzenduko ditu euskara sustatzeko urteroko egitasmorako. Horrela, "euskaraz bizi nahi duten herritarrei horretarako aukerak emango dizkiegu", udal arduradunek adierazi dutenez. Jarduera hori Euskara Biziberritzeko II Plan Nagusiaren barruan kokatzen da. Diru kopuru horretatik, 108.000 euro euskara ikasteko eta euskara sustatzeko herritarrei ematen zaizkien diru-laguntzetarako izango dira. Gainontzekoa, berriz, enpresentzat. Laguntza horiek jasotzeko eskaerak urte osoan aurkez daitezke. Diru-laguntzen ordainketa erregistroaren hurrenkeraren araberakoa izango dela zehaztu dute udal arduradunek. Ekimen horrekin, herritarrek, udal langileek, zinegotziek, merkatariek, elkarteetako kideek eta abar luze batek euskara ikasteko, kartelak euskaratzeko edo Udako Euskal Unibertsitatera (UEU) joateko laguntzak izango dituzte. Iaz, Getxoko Udalak 105.000 euro banatu zituen 501 eskaeren artean, 2009an baino 116 gehiago. Informazio gehiago nahi dutenek 944 660 011 telefono zenbakira dei dezakete. Argazkian, Algortako Jose Antonio Agirre euskaltegia / © Getxo.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun