Igande honetan, maiatzak 8,
"Egunero" dokumentala proiektatuko dute Sopelako Sekeko gaztetxean. Hitzordua 18:30ean jarri dute eta, behin hori ikusita, solasaldia egongo da filmak protagonista dituen
irakasle kaleratuekin. Dokumentalean, EHUko zenbait irakasle kaleratu zituztenetik, 1990ean, hona pentsatu, borrokatu eta pairatu dituztenak ikus daitezke, garaian-garaiko beste unibertsitate arazoekin batera. 19 urte beranduago, batzuek oraindik segitzen dute beren pankarta errebindikatzailearen atzean, Leioa eta Erandioko campusaren atarian, egunero. DVDa zentroko bi lizentziatuk egin eta Eguzki Bideoak banatzen du. Pasa den abenduan Durangon estreinatu zuten. Argazkian, Antton Azkargorta algortarra eta Jose Luis Herrero oraindik protestan jarraitzen duten hiru irakasle kaleratuetako bi, lagun pare batekin ohiko pankarta sostengatzen.