Larunbat honetan, maiatzak 7, Artisautza eta Nekazaritza Azoka hartuko du Larrabasterrako Urgitxieta plazak. Ordutegia ondokoa izango da: goizez, 11:00etatik 15:00etara; eta arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara. Horrenbestez, hainbat saltoki egongo dira beste behin: bitxiak, arropak, osagarriak, kosmetikoak, loreak, margoak, ontzigintza, ehunak, beira, eta abar. Gainera, egun osoan zehar hainbat ekitaldi izango dira. Horrela, 13:00etan, animazio ikuskizunaz gozatzeko aukera egongo da. 14:00etan, txorizo dastaketa egingo dute. 18:00etan, berriz, txokolatada. Eta 19:30ean umeentzako ikuskizuna. Bukatzeko, "Vaya Semanita" ikuskizunaren antzezpena izango da 22:30ean, Urko kiroldegian. Lana izen bera duen telebista programan oinarrituta dago. Idoia Urangaren zuzendaritzapean jardungo dute ondorengo aktoreek: Javier Anton, Andoni Agirregomezkorta, Iker Galartza, Itziar Atienza, Mañu Elizondo eta Leire Ruiz. Sarrera bakoitzak 12 euro balio ditu. Kurtzio Kultur Etxean, udaletxean eta Larrabasterrako Sopelarin bulegoan egongo dira salgai, hilaren 6ra arte Sopelan erroldatuta ez daudenentzat. Argazkian, Larrabasterrako Nekazaritza eta Artisautza Azoka artxiboko irudian / ©
Sopelana.net.