Ostiral eta larunbatean pop-rock musika emanaldiak izango dira Algortako Ereaga hondartzako aparkalekuan, Getxoko Kultur Etxeak antolatuta. Lehenengo egunean, Gernikako Ken Zazpi taldea arituko da, 22:00etatik aurrea. Biharramunean, berriz, saio bikoitza egongo da 21:00etatik aurrera, Zenttric eta We Are Standard banden eskutik. Kontzertuak dohainik izango dira. Ostiraleko saioari dagokionez, azken diskoaren kantak ekarriko ditu gurera Ken Zazpik, "Ortzemugak begietan", hain zuzen ere. Lana Euskal Herrian eta Estatu Batuetan grabatu dute eta kanten letrak idazteko, Joseba Sarrionandia, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Julen Gabiria eta Uxue Alberdirekin ibili ziren elkarlanean. Doinu berriak aurkitzeko asmoz, gernikarrek musika anglosaxoiaren eraginak gehitu dizkiete euskal tradiziozko doinuei. Argazkian, Ken Zazpi / © Getxoko Kultur Etxea.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!