Margo lehiaketaren 23. edizioa egingo dute ekainaren 5ean Barrikan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mai. 4a, 18:50

Barrikako Udalak estalperik gabeko edo atari zabaleko margo lehiaketa antolatu du ekainaren 5erako. Aurtengoa 23. edizioa izango da eta lanerako gaia tokiko udalerria. Edonork parte hartzeko aukera izango du, adin-mugarik gabe. Lanak kalean egin beharko dira, epe baten barruan: 9etatik 17:30era arte, hain zuzen. Parte hartzaileek euren lana sinatu gabe entregatu beharko dute. Izan ere, aurretik zigilua jarri beharko diete euskarrian udaletxean bertan. Hori 9etatik 10:30era egin ahal izango da. Parte-hartzaile bakoitzak lan bakarra baino ezin izango du entregatu. Euskarria gogorra eta teknika librea izango dira. Epaia ekainaren 26an emango dute, beste sari batzuekin batera, San Juan jaietan. Argazkian, mutiko bat margotzen / cc-by-nc-sa Maritxu Teilagorri.

Saritutako lanak Barrikako Udalaren jabetzakoak izango dira. Tokiko erakundeak beretzat gordetzen du haiekin erakusketak egiteko eskubidea edota erreproduzitzekoa. Hori egiteagatik ezin izango zaizkio eskatu egile eskubideak. Lehiaketan parte hartu duten lanekin erakusketa egingo dute, ekainaren 26an udaletxeko liburutegi zaharrean. Saritu gabe gelditu diren lanak jaso ahal izango dira, sari banaketa eguna igarota eta hurrengo 15 eguneko epearen barruan. Jasotzen ez direnak Udalaren jabetzakoak bihurtuko dira. Lehiaketa honetan parte hartuz gero oinarriak oso-osorik onartzea dakar.

Sariak

Hainbat kategoria izango dira lehiaketan, adinaren arabera banatuko direnak:

A kategoria, 6 urte:

1.- Margotzeko tresnak.
2.- Margotzeko tresnak.
3.- Margotzeko tresnak.
4.- Margotzeko tresnak.

B kategoria, 7-8-9 urte:

1.- Margotzeko tresnak.
2.- Margotzeko tresnak.
3.- Margotzeko tresnak.
4.- Margotzeko tresnak.

D. kategoria, 10-11-12 urte:

1.- Margotzeko tresnak.
2.- Margotzeko tresnak.
3.- Margotzeko tresnak.
4.- Margotzeko tresnak.

E. kategoria, 13-17 urte:

1.- 250 euro.
2.- 200 euro.
3.- 175 euro.

F. kategoria, 18 urtetik aurrera:

1.- 600 euro.
2.- 450 euro.
3.- 375 euro.

Bestalde, 100 euroko sari berezia izango da, bertoko lehiakiderik hoberenarentzat (udalerrian erroldatuta egon beharko du). Bestalde, lehiakide guztiek izango dute oroigarria.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun