Irakurmena hobetzeko estrategiak izango ditu ardatz Getxolinguae-k

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mai. 4a, 19:39

Maiatzaren 18an eta 19an, asteazken eta osteguna, Getxolinguae jardunaldietako XI edizioa burutuko dute Algortako Tamarises ostatuan. Hizkuntza eta hezkuntza xede dituen ekimen horrek irakurmena hobetzeko tresnak eta estrategietan zentratuko da aurten. Besteak beste, Itziar Zubizarreta Galtzagorri elkarteko kidea eta Vicky Zenotz Nafarroa Unibertsitate Publikoko irakasleak hizkuntza idatziaren ulermen estrategiez arituko dira hitzaldi banatan. Jesus Grisaleña Irakas-Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko erakundeko (ISEI) eskola antolaketa zuzendariak, berriz, irakurmenari loturiko ebaluazio diagnostikoez hitz egingo du. Horretaz gain, irakurketa gaitasunak hobetzeko Nafarroako plana edota Leer.es ataria lehen eskutik ezagutzeko aukera izango da. Izen-ematea zabalik dago astelehenera arte. Dena den, bertaratzerik ez duenak zuzenean jarraitu ahal izango ditu jardunaldiak, egingo duten zuzeneko bideo-emisioari esker. Argazkian, Tamarises hotela / cc-by-nc-nd Mikel Agirregabiria.

Egitaraua

Maiatzak 18

• 9etan, Dokumentazio banaketa eta hasiera.
• 9:30ean, Fernando Trujillo Granadako unibertsitateko irakaslea: "Leer para hacer: tareas integradas y otras propuestas para la mejora de la competencia en comunicación lingüística".
• 11etan,atsedenaldia.
• 11:30ean, Itziar Zubizarreta Galtzagorri elkarteko kidea: "Ibilaldi bat hizkuntza idatziaren zirrikituen barnean: hizkuntza idatziaren ulermen estrategiak eraikitzen".
• 12:30ean, Vicky Zenotz Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea: "Reading strategies, a tool to improve reading competence (on paper and on-line)"
• 12:30ean, Jesus Grisaleña ISEIko eskola antolamendurako zuzendaria: "Irakurmena ebaluazio diagnostikoan / Comprension lectora en las pruebas de evaluación diagnostica".
• 15:30ean, Javier Garcia Ariza eta Sergio Gonzalez Arias: "Plan de mejora de las competencias lectoras de Navarra / Nafarroako Irakurketa gaitasunak hobetzeko plana".

Maiatzak 19

• 9:30ean, Pilar Perez Esteve Leer.es zentroko kidea: "El desarrollo de la competencia en comunicación lingüística. Claves y recursos del Centro Virtual www.leer.es".
• 10:30ean, Lantaldeak: "Gehien gustatzen zaizun irakurmen jarduera partekatu eta azaldu / Comparte y explica tu actividad favorita de comprension lectora".
• 12etan, hamaiketakoa.
• 12:30ean, "Hizlarien eta koordinatzaileen bateratze lana / Puesta en común de coordinadores y ponentes" eta Jardunaldien amaiera.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun