Hilaren 9an, astelehenarekin, Sopelako Udalak udalerriko dendek botatzen duten papera eta kartoia biltzeko egitasmoa jarriko du martxan. "Horrekin, elementu horien birziklapena bermatu nahi dugu", adierazi dute arduradunek. Aipatu egitasmoa, Rezikleta enpresarekin elkarlanean eginda dago. "Eguneroko jardunean aldaketa txikia eginez bizi kalitatea eta ingurumena modu nabarian hobetu ahal izateko" bitartekoak jarriko dituzte, jakinarazi dute arduradunek. Gainera, edukiontzien inguruko hondakinen pilatzearen irudiarekin ere amaitu nahi dute. Aipatu egitasmoa urte bukaerara arte egongo da indarrean. Argazkian, zakarrontzi baten ondoan utzitako kartoizko kutxak / by-sa daniel.julia.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!