Erandion egingo dituzte ekitaldiak bihar EAJk eta Bilduk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mai. 5a, 20:12
Maiatzaren 22ko udal bozetarako hautagaiak jendaurrean aurkeztuko ditu ostiral honetan Erandioko EAJk. Horrenbestez, 19:15ean jarri dute ekitaldirako hitzordua, Altzagako Irailaren 23a plazan, udaletxe aurrean. Jelkideen tokiko zerrenda kideak ezagutzera emateaz gain, "2011-2015 agintaldirako lan ildo nagusiak" azalduko dituzte, udal iturriek adierazi dutenez. Ekitaldian parte hartuko dute egungo alkate Joseba Goikouria Erandioko EAJren hautagaiak eta Izaskun Bilbao eurolegebiltzarkideak. Bitartean, oraindik Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren erabakia ez dakigula, hauteskundeetarako bulegoa bihar zabalduko duela iragarri du Erandioko Bilduk. Ekitaldia 20:00etan egingo dute, egoitzan bertan; Altzagako San Jeronimo kaleko 6. zenbakian. "Lokala ezagutzeaz aparte, hautagaiak ezagutzeko, zer edo zer jateko eta kanpainaren nondik norakoez informatzeko aukera izango dute gerturatzen direnek", Eusko Alkartasunak, Alternatibak eta hautagai independenteek osatzen duten koalizioko kideek adierazi dutenez. Argazkian, egungo alkate Joseba Goikouria da Erandioko EAJren hautagaia.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun