Bildu hauteskundeetan izango da, Konstituzionalak alde eginda

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mai. 6a, 02:47

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak aintzat hartu du Bildu koalizioaren babes helegitea, eta hau maiatzaren 22ko udal eta foru hauteskundeetan izango da, auzitegiak 00:20 aldera jakinarazi duenez. Auzitegi Gorenak baliogabetu egin zituen haren 254 hauteskunde zerrendak igandean, Batasunak zuzendu eta kontrolatu zituelakoan, baina Konstituzionalak atzera bota du Gorenaren erabakia. EAk, Alternatinak eta independenteek osatzen dute koalizioa. Argazkian, emakume bat Bilduren aldeko elkarretaratzean asteartean Algortako Telletxe plazan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun