Hauteskunde kanpainaren lehenengo egunean, etxebizitza eta aparkalekuen gaineko proposamenen berri eman du Luis Almansa Getxoko PSE-EEko hautagaiak. Kritikatu duenez, "babes ofozialeko etxebizitzen eskasiagatik, udalerritik alde egin behar izaten dute ehunaka gaztek". Hori saihesteko, hurrengo lau urtetan 1.200 pisu eraiki nahi dituzte sozialistek, alokairuzko sistemari lehentasuna emanez. Almansaren arabera, Getxoko PSE-EE izan da tokiko Etxebizitza Plangintzaren sustatzailea. "EAJk, baina, pikutara bidali du; ez baititu kopuruak, ezta egutegia ere bete", salatu du alkategai sozialistak. Bere hitzetan, "2014ra arte itxaron beharko dugu Alangon lehenengo 140 etxebizitzak ikusteko". Proposamen hori aurrera ateratzeko, Algortan dagoen lurzoru erreserba erabiliko lukete eta, horrela, "hirigintza espekulazioa saihestu" Getxo aldean. Aparkalekuei dagokienez, "ibilgailu eta oinezkoen arteko bizikidetza" defendatu du Getxoko PSE-EEk, lur gaineko aparkalekuak kentzearen aurka agertuz. Argazkian, Luis Almansa gaurko prentsaurrekoan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!