Konstituzionalak atzera bota du Bilduren debeku ponentzia, eta aurki jakinaraziko du ebazpena

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mai. 6a, 02:20

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak atzera bota du Bildu koalizioari buruzko debeku ponentzia, Elmundo.es-ek 23:30 pasatxo zirela jakinarazi duenez. Maria Peral kazetariak sinatu du berria, eta hark oso iturri onak erabili ohi ditu halakoetan. Konstituzionalak osoko bilkuran debeku ponentziaren kontra sei magistratuk bozkatu dute, bostek alde, web hareb arabera. Gauerdirako jakinarazi behar zuten Bilduren parte hartzeari buruzko ebazpena, betiere hauteskunde epeak betez gero, baina kontua atzeratzen ari da. Behin betiko bozketaren emaitza falta da. Kanpaina gauerdian hasi da; maiatzaren 22an izango dira udal eta foru bozak. Informazio gehiago: Berria.info. Argazkian, Bilduren aldeko elkarretaratzea herenegun Algortako Telletxe plazan.

Osoko bilkuraren batzarraren aurretik Konstituzionaleko bigarren aretoko sei epaileek berdindu egin dute bozketan eta, kalitatezko botorik erabiliko ez dutenez, osoko batzarrera deitu dute auzia deliberatzeko. Horko 11 magistratuek 20:30ak aldera ekin diote batzarrari.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun