Bertara joateko, doako autobusak egongo direla jakinarazi du Berbots Erandion Euskaraz elkarteak. Gauzak horrela, 11:00etan hasita, Altzagako Santi Brouard plazatik abiatuko da garraioetako bat, ordu erdian behin. Astrabuduako Iturribengoa zeharkaletik irtengo dena ere maiztasun berbera izango du, 11:15etik aurrera. Azken autobus horrek Erandio Landako elizan ere hartuko ditu Asuarako bidaiariak.
Egitaraua:
12:00 Erandioko dantza taldeak: Goialde (Erandio Landa), Trabudu (Astrabudua) eta Uztargi (Altzaga).
13:15 Mendibaiarte abesbatza.
13:30 Bertso saioa: Miren Amuriza eta Arkaitz Estiballes.
14:30 Ohiko herri bazkaria (nork berea eginda).
17:00 Betiko kantuak, Kepa Arrizabalaga eta Roberto Etxebarriaren laguntzaz, mahairen inguruan bazkalosteko goxoa egiteko. Eta umeentzako antzerkia Sointek taldearekin.
18:00 Erromeria: Arrabots taldea.
Egun osoan umeentzako puzgarriak eta tailerrak, arku jaurtiketa, taloa… eta batez ere guztion animo ederra.
Guztia prest dago igande honetan, maiatzak 8, Asuan ospatuko den Kanpomartxorako. Hala ere, "den-dena eder jartzeko" jende bila dabil