Euskal gehiengo sindikalaren aburuz, "gutxieneko demokratikoei jarraikiz, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak hartu duen erabakia baino ez zegoen hartzerik". Gogoratu atzo gauerdian
Bildu koalizioaren babes helegitea aintzat hartzea erabaki zuela. Auzitegi Gorenak baliogabetu egin zituen haren 254 hauteskunde zerrendak igandean, Batasunak zuzendu eta kontrolatu zituelakoan, baina Konstituzionalak atzera bota du Gorenaren erabakia. Gauzak horrela, gaur eguerdirako aurreikusitako elkarretaratzeak ez dituzte egin ELA, LAB, EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuek. Euskal gehiengo sindikalak adierazi duenez, "orain arte egin dugun moduan, gure konpromisoa berresten dugu eskubide zibil eta politiko guztien defentsan, nahiz norbanakoak nahiz aukera politikoenak". Argazkian, Areetako Xake plazan asteartean egindako elkarretaratzea / © Bildu.