Aletxu Zobaran preso gorliztarra Espainiara eramatea onartu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mai. 6a, 18:06

Aletxu Zobaran gorliztarra eta Urko Labaka altzarra Espainiara eramatea erabaki zuen asteartean Lyongo Auzitegiak, "El Correo Español" egunkariak zabaldu duenez. Gauzak horrela, Auzitegi Nazionalak igorritako euroagindua aintzat hartu dute epaile frantziarrek. Bi euskal preso politikoak martxoaren 11n atxilotu zituzten Frantzian, beste bi lagunekin batera; eta, egun, Lyon Corbas espetxean dauzkate. Iturri berberek adierazitakoaren arabera, Parisko Auzitegiak bideratutako sumarioak itxi arte ez dituzte Madrilera eramango. Argazkian, martxoaren 13an ehun bat lagunek aldarrikatu zuten Plentzian Aletxu Zobaranen askatasuna.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun