Getxoko Bilduk ekitaldi bana egingo du asteburuan Algortan eta Itzubaltzetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mai. 6a, 19:34

Behin Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren bermea jasota, asteburu honetan ekingo dio kanpainari Getxoko Bilduk. Larunbat honetan, maiatzak 7, hauteskunde jaia egingo du Algortan Eusko Alkartasunak, Alternatibak eta hautagai independenteek osatutako koalizioak. Hitzordua 18:00etatik 22:00etara jarri dute, Tellagorri plazan. Igandean, berriz, ekitaldi politikoa egingo dute Xake plazako Itzubaltzeta / Romoko aldean. Getxo udalerriko hautagaitza ezagutzeko aukera emateaz gain, Itzubaltzetarako dituzten proposamenak aurkeztuko dizkiete bildutakoei. "Baita herritarrenak entzun ere", koalizioko arduradunek adierazi dutenez. Sorpresatxoak ere izango omen dira ekitaldian. Horrenbestez, hitzordua 12:00etan jarri dute. Argazkian, Bildu koalizioaren Getxo udalerriko hautagaiak aurkeztu zituzten apirilaren 15ean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun