Sigue buscando from Juan Lopez Gomez (Limas) on Vimeo.
Bihar, larunbatarekin, rock kontzertua antolatu du Koska irratiak Santurtziko La Kelo gaztetxean. Horrenbestez, Pornosaurio uribekostarrak, Rockaina boskote gasteiztarra eta JTM45 bilbotarrak igoko dira agertokira. Ez da nolanahiko kontzertua izango, gainera. Pornosaurio taldeak bere lehenengo CDa aurkeztuko du, Rockainal bigarrena eta bilbotarrek binilon egindako hirugarren lana. Sarrerak 5 eurotan egongo dira. Izan ere, bildutako diruaz, Uribe Kostako irrati libreak egun pairatzen ari den egoera ekonomi larriari aurre egin nahi diote. Kontzertua 20:00etan hasiko da. Argazkian, Rockaina talde gasteiztarra / cc-by-nc-sa Musikazuzenean.com.
Sigue buscando from Juan Lopez Gomez (Limas) on Vimeo.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!