Getxoko Dantzari Eguna ospatuko dute igandean Areetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mai. 7a, 14:01

Bihar, igandearekin, Getxoko Dantzari Eguna ospatuko dute udalerriko bost dantza taldeek. Areetako Berantzagi, Itzubaltzeta / Romoko Zasi Eskola, Algortako Agurra eta Itxartu eta Getxoko Itxas Argia izango dira, beraz, Areetako Xake plazan goizeko, 11:30etik aurrera. Bertan, honako dantzen erakustaldia egingo dute: Agintariena-Zortziko-Txotxongilo, Esku dantza-Txulalai, Agurra-Makil txiki, Banango-Makil joko, Zapatain-San Petrike, Aintzina pika-Buhameak, Gorulari (Domingilo-Arku dantza) eta Jota eta Arin-arin. Ekimen horren bidez, taldeek elkarlana indartu nahi dute bihar zortzi hartuko duten Bizkaiko Dantzari Egunari begira. Argazkian, Itxas Argia taldeko hainbat dantzari / cc-by Egizu Getxo Euskaldun!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun