Leioako zein inguruetako 14 eta 35 urte bitarteko artistek parte hartuko dute igandean Margolari Gazteen Lehiaketaren 14. ekitaldian. Aurten, sariketa 8:00etatik 15:00etara izango da, antolatzaileek adierazi dutenez. Leioako
Aterpe Gazte Bulegoak antolatuta, eta Kultur Leioaren zein La Caixaren babesarekin, lehiaketaren aurtengo edizioa berrikuntza gutxirekin dator, baina sari potoloekin. Horrela, irabazleak 810 euro eta diploma jasoko ditu; bigarren sailkatuak 510 euro eta diploma, eta hirugarrenak, 360 euro eta diploma. Sari bereziak ere izango dira. Horrela, herriko margolanik onenak 360 euro eta diploma jasoko ditu; sari hau sailkatu barik geratzen den leioaztar baten margolanik onenari emango zaio. Gainera, Gazte Saria ere banatuko da: 120 euroko bonoa eta diploma saririk jaso ez duen 18 urtetik beherako margolanik onenari. Epaia 19:00etan jakinaraziko dute Aterpe Leioa Gaztegunean, eta bertan banatuko dira sariak. Argazkian, mutiko bat margotzen / cc-by-nc-sa
Maritxu Teilagorri.