Arratsaldean animaliarik gabeko zirkua hartuko du Leioak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mai. 7a, 14:23

Kultur Leioa aretoko auditoriumak ikuskizun bitxia hartuko du gaur arratsaldean, zirku baten animaliak, indartsuak, pista zuzendariak eta bestelako ohiko osagai gabeko zirkua. Ilusioa izango du ardatz Herrialde Katalanetatik etorritako Enfila T taldeak 19:00etatik aurrera eskainiko duen "Plecs" izeneko zirku emanaldia. "Plecs" lanaren osagaiak eta kontakizuna errazak dira: lau pertsonaia elkartu eta aldenduko dira paperezko eszenatoki batean. Partitura jarraitzen saiatuko dira, soka, tekla, hodi eta artazi artean; eta atze-oihaletik, isiltasunetik, tresna bat eszenatokian agertuko da bat-batean. Modu arriskutsuan kulunkatuko da, eta gainetik akrobatak arituko dira dantzan, jira-biran, makurtu eta zutitu egingo direla, eta desoreka emango diote… desorekari. Izan ere, taldekideek azaldu dutenez, "sinetsita gaude bizitza aurretik idatzitako partitura bat dela, baina tolesdura bakoitzean harritu eta kolpatu egiten gaitu". Sarrerak 10 eta 5 eurotan eros daitezke, heldu eta umeentzat, hurrenez hurren. Argazkian, "Plecs" lanaren irudi bat / © Sheila Del Val - Kultur Leioa.

Plecs zirku ikuskizunaren bideoa (© Enfila T

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun