Dantza zirkuitua:
1.- Non: Nestor Basterretxearen “Leioako indarra”, udaletxeko plazan.
Taldea: “¿Hacia donde?”, Marco Vargas & Chloe Brûle (Andaluzia).
Dantza mota: Flamenko garaikidea.
2. Non: Jorge Oteizaren “Proposicion Dinamica”, Kultur Leioa eraikinaren aurrean.
Taldea: “72º” eta “Zero gravity”, Circle of Trust (Aragoi).
Dantza mota: Hip-hop eta Hiri Dantza.
3. Non: Conjunto escultorico, bulebarrean.
Taldea: Andoni Aresti Dantza Eskola (Leioa).
Dantza mota: Base teknikoko taldea eta Euskal folklorea.
4. Non: Novatt eta Lizasoren obrak, Pinosolo parkean.
Taldea: “A 2 centimetros del suelo”, Nabeirarrua Cia de Danza (Galizia/Madril).
Dantza mota: Dantza garaikidea.
Bihar, igandean, Leioako kaleak erritmoz beteko dira "Dantza eskultura" egitasmoaren bidez. Dantza zirkuitu baten bitartez, herritarrek kaleko dantzak ezagutzeko aukera izango dute. Horrez gain, Leioako eskultura publikoak ere sartu dituzte proiektu horretan. Izan ere, "ekintza berezi eta deigarri honen benetako xedea udalerriko kaleetan dagoen ondare artistikoa ezagutzera ematea da", jakinarazi dute udalekoek. Hainbat dantza taldek udalerriko eskultura askoren inguruan egongo dira eta, bertara hurbildutako herritarrek, horiekin dantzan aritzeko aukera izango dute. Prestatutako ibilbidea goizeko zein arratsaldekoa izango da. Era berean, ibilaldiak, bisita gidatuak eta dantza ikuskizunak ere uztartuko dituzte toki publikoetan. Argazkian, ekimena aurkezteko kartela / ©