Getxo udalerriko
Eusko Alkartasunak irainak jaso dituela salatu du gaur goizeko 12:30ak pasata. Zehazki, "Zuek ez duzue ezer konponduko, kaka zaharreko ETAzale horiek, sasikumeak" dio ezezagunen batek Getxoko EAk duen telefonoaren erantzungailuan espainolez utzi duen mezuak,
Bildu koalizioaren zutabeetako bat den alderdiak Facebook sare sozialean argitu duenez. Ez da azken aldi honetan Algortako alkartetxeak bizi duen ezusteko desatsegin bakarra. Izan ere, pasa den irailean hainbat ezezagunek
balinez tiro egin zuten lokalaren aurka birritan, aste bateko aldearekin. Bigarren erasoan, frankotiratzaileek gutxienez lau balin bota zituzten, berunezkoak eta 4,5 milimetrokoak, Ertzaintzak atzeman zituenak. Balinetako batek emakume bat jo egin zuen hanka baten atzekaldean. Argazkian, Algortako alkartetxearen artxiboko irudia.