Programaren inguruan, "herritarren protagonismoa benetan sortaraztea" koalizioaren helburu nagusienetariko bat da. Horren ondoan porlanaren "inbasioarekin" amaitzea, gazteentzako lokal autogestionatua eta euskarari eman beharreko bultzada nabarmendu zituzten. Udalaren gestioari aurre egiteko lan talde zabala osatu dute eta funtzionamentu iraunkorra edukiko du horrek, herrigintzako dinamikari seriotasuna eta sakontasuna emanez. Gaztetasuna eta esperientzia zerrenda osoan tartekatzen dira. Azaldu zutenez, kaleko kanpaina oparoa burutuko dute eta "oso emaitza onak jasotzeko aukera" sumatzen dute. Ekitaldia amaitu bezain pronto Bilboko Areatzara joan ziren bertan bildurik zeudenekin bat egiteko.
Bilboko mobilizazioari buruz, Sopela.net agerkariak zabaldutako bideoa: