Horretaz gain, merkatari elkarteekin batera, "doako eta komisiorik gabeko kreditu txartela" indarrean jarri nahi du Getxoko PPk. "Horren bitartez, beherapenak izango lituzkete erosleek", adierazi zuen Arruek. Bestalde, zarama ontzien lurpetzea bultzatu nahi dute. Aparkalekuei dagokienez, bi jarri nahi ditu Areetan Getxoko PPk: 112 ibilgailuentzako bat Eskoletako plazan, lur arrasetik behera eta automatizatua. Eta bestea, Kale Nagusiaren azpian. Azken horrek 91 toki edukiko lituzke eta txandakakoa izango litzateke, erosketak eginez gero dohainik aparkatzeko aukera emanez.
Ikusi PPk zabaldutako bideoa, ekitaldiaren inguruan: