Jonathan Castroviejo
Euskaltel-Euskadi taldeko txirrindulari getxoztarrak garaipenari heldu dio berriro ere.
Romandiako Tourreko aitzin etapa eskuratu eta bi astetara, beste etapa bat lortu zuen pasa den ostiralean Madrilgo Itzulian. Suitzan bezala, erlojuaren aurka murgildu zen hoberen Castroviejo. Euripean aritu arren, sendo agertu zen eta 7,6 kilometroko zirkuituan 11 segundo atera zizkion Rui Costa txirrindulariari, azkenean Madrilgo Itzulian nagusitu dena. Halere, getxoztarrak ezin izan zion lortutako errentari eutsi mendateak heltzean. Hirugarren etaparen ostean, itzulia amaituta, podiumeko hirugarren tokira igo zen, Costatik zazpi segundora sailkatuta. Bien artean, Javier Moreno Caja Rural taldeko txirrindularia sailkatu zen, Castroviejori bi segundo baino ez ziola atera. Argazkian, Castroviejo 2009ko Getxoko Txirrindularitza Zirkuituan, orduko Orbeako maillot-a jantzita.