Txernobilgo hondamendia gogoratuko dute bihar Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mai. 9a, 19:38
Apirilaren 26an bete ziren 25 urte Txernobilgo hondamendiaz. Zentral horretan inoizko erradiazio nuklear isuririk handiena gertatu zen. Orain gutxi Japonian gertatutakoarekin ezin ahaztu. Hain zuzen ere, aipatu urteurren egunean aurkeztu zituen Josebiñe Aranaga Hezkuntza zinegotziak, Ukrania Gaztea elkarteak antolatuta, Erandiok hartuko dituen ekitaldiak. Horien artean, bihar, asteartea, musika emanaldia izango da Astrabuduako Josu Murueta kultur etxean, 19:00etan hasita. Kontzertuan, Europa Ekialdeko piezak eskainiko ditu Sarrikoko Musica Culta zentroko hari laukoteak. Bestalde, prestatu duten argazki erakusketaren irudirik esanguratsuenak aurkeztuko dituzte. Horretaz gain, Ukrania Gaztea elkartearen inguruko bideoa proiektatu eta bere lekukotasuna emango du Vasily 17 urteko mutil ukrainarrak. Argazkian, 2008ko udan eskualdera heldutako Europa Ekialdeko hainbat ume.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun