Valentin Solagaistua Algortan jaio zen 1937an, eta gaur egun Sopelan PSE-EEko zinegotzi zen. Aurretik, ordea, hainbat erakundetako eta alderditako kide izan zen. Frankismoan ETAko kide izan zen, eta lau urte eman zituen espetxean. Venezuelara joan zen gero, eta bertan EAE-ANVko kide historikoak ezagutu zituen, Pello Irujo eta Gonzalo Nardiz, esate baterako. Horien bitartez sartu zen Eusko Abertzale Ekintzan. Franko hil ondoren Euskal Herrira itzuli eta EAE-ANVko idazkari izan zen, bost urtez. Txibertako elkarrizketetan parte hartu zuen, eta Adolfo Suarezengana amnistia eske joan zen alkate ordezkaritzako kide ere izan zen.
EAE-ANVko zuzendaritzan dimisioa eman arren, alderdikide izaten jarraitu eta Getxoko zinegotzi zein Bizkaiko Batzar Nagusietako diputatu bilakatu zen, 1979ko udal eta foru hauteskundeen ondoren. Euskadiko Alderdi Komunistara joan zen gero, eta Ezker Batuaren sorreran parte hartu ondoren, koalizio horretako hautagai izan zen 1990eko hamarkadan. Azken urteak PSE-EEn eman zituen, eta 2007ko udal hauteskundeetan Sopelako zinegotzi hautatu zuten. 2003an "Getxo, historia de sus gentes" liburua argitaratu zuen.