Jarritako salaketen kopurua iazkoa baino %6 txikiagoa izan da. Orduan, 116 ibilgailu ikuskatu eta hamaika salaketa jarri zituzten, bost IAT berritu barik izateagatik, beste bost gidabaimena ez izateagatik eta bakarra kaskoa ez erabiltzeagatik. Aurtengo lehen kanpaina hori utzitako datuen aurrean, udalerrian motozikleta eta ziklomotorren erabiltzaile guztiek kaskoa normaltasunez erabiltzen dutela ondorioztatu du Getxoko Udaltzaingoak.
Bestalde, Euskal Autonomi Erkidegoko Bide Segurtasuneko Plan Estrategikoaren harira, Ertzaintza eta Bizkaiko Udaltzaingoek eskola garraioaren zaintza kanpaina ere egin zuten, tartean, Getxo udalerrian, udaltzainek tokiko ikastetxe publiko zein pribatuak ikuskatu zituztela.
Getxoko Udaltzaingoak udalerritik igaro diren 87 ibilgailu ikuskatu eta hiru salaketa baino ez ditu jarri. Izan ere, hori da udaltzainek motozikleta eta ziklomotorrei apirilaren 25etik hilaren 1era bitartean egindako kontroletan jasotako emaitza. Urteko lehen badaezpadako kanpaina motorrak batzen diren ohiko tokietan egin zuten, hala nola, Makaleta eta Algortako etorbideetan, Arriluzen eta Bidezabal eta Atxekolandeta kaleetan. Jarduera horrekin, "motozikleta eta ziklomotorren erabiltzaileek segurtasun elementuei, agiriei eta zaratari buruz indarrean dagoen araudia betetzen dutela" kontrolatu nahi izan duela dio Udaltzaingoak. Jarritako hiru trafiko salaketetatik, bi Ibilgailuen gaineko Azterketa Teknikoa (IAT) araudia ez gainditzeagatik izan dira. Bestea, berriz, motoristak gidatzeko baimena ez izateagatik. Argazkian, udaltzain bat motor gainean.