Getxoko Udaltzaingoak 36 urteko emakume bat atxilotu zuen larunbatean, "tocomocho" sistemaren bidez hainbat iruzur egin dituelakoan. Ustez, atxilotuak kanpotar emakumeak aukeratzen zituen biktima moduan. Kaletik zihoala horiengana hurbiltzen omen zen helbideren bati buruz galdetzeko, bizitzeko tokia behar zuela esanez. Ondoren, "laguntzen" zion gizon bat hurbildu eta Espainiako loteriaren billete bat erakusten zien. Jarraian, horrek loteria-bulego batean billetea begiratu eta diru kopuru handi batekin sarituta zegoela simulatzen zuen, udal iturrien arabera. Iruzurgileak etxera laguntzen zuen biktima, dirua ote zuen egiaztatzeko. Diru kopuru handiak lortu ei ditu horrela atxilotutako emakumeak: 7.000 euro, 1.500 euro eta 4.800 euro, salatutako kasuetan. Kaltetutako pertsonek Getxoko Udaltzaingoarengana jo dezakete, 944 660 202 telefono zenbakira deituz.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!