Erandioko
EAJk ostiralean aurkeztu zituen jendaurrean maiatzaren 22ko udal bozetarako hautagaiak. Juan Maria Aburto Gizarte Ekintza foru diputatuak ere parte hartu zuen Altzagako Irailaren 23a plazan, udaletxe aurrean, egindako ekitaldian. Horrenbestez, egungo alkate Joseba Goikouriak zuzentzen duen taldearen hautagaiak ondokoak izango dira: Itziar Koba, Arrizen Monasterio, Saioa Otxoa, Asier Zubiaur, Mikel Valdes, Jon Asier San Nicolas, Josebiñe Aranaga, Kristiñe Piedra, Itxasne Aguirre, Julio Fernandez y Jesus Fernandez. 2009ko ekainetik udal agintari erandioztarra den arren, lehendabiziko aldiz aurkeztuko da hauteskundeetara Jose Goikouria. Izan ere, 14 urteotan Erandioko alkatea izan zen Mikel Arieta-Araunabeñaren lekukoa hartu zuen, azken hori Bilboko Merkataritza, Industria eta Nabigazioko Ganbara Ofizialeko Zuzendaritzara lekuz aldatu zelako. Besteak beste, enplegu sorkuntza, babes ofizialeko etxebizitzak eta aparkalekuak sustatu nahi ditu Goikouriak; baita "udalerri ordenatua, irisgarria eta ondo komunikatua" garatu ere. Horri lotuta, bere taldeak "udal kudeaketan esperientzia" duela azpimarratu zuen EAJren hautagaiak. Argazkian, Joseba Goikouria Erandioko EAJren alkategaia ostiraleko mitinean.