Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren erabakia ezagututa, alaitasuna izan zen nagusi ostiralean Altzagako San Jeronimo kaleko 6. zenbakian. Bildu koalizioak bertan zabaldu du hauteskunde bulegoa eta aipatu egunean egin zuten inaugurazio ekitaldia. Batutako dozenaka lagunen artean, tokiko hautagaietatik hiruk hartu zuten hitza. Batetik "lotsagarritzat" jo zuten 200 erandioztar baino gehiago bozetara aurkeztu ezin izatea. Txantxetan, "kutsatuak" egonda erabakia "Espainiako Ingurumen Ministerioak hartu behar ez ote zuen" aipatu zuten. Bada, oraindik banatzekorik ez daukaten arren, Udala "haize freskoz betetzeko" asmoa iragarri dute, beraien proposamenak mahai gainean jarriz. Hauteskunde kanpaina aurrera ateratzeko, berriz, herritarren parte hartzea eskatu zuten. Horretarako izango du bulego berria
Erandioko Bilduk: herritarrek hauteskunde programa zein ekitaldien berri izan dezaten, horiek ere laguntza eskain dezaten... Horretaz gain, Interneteko hainbat baliabide erabiliko dituzte: Twitter, Facebook... Argazkian, Erandioko Bilduren hautagai gehienak bulego aurrean.