Jon Maia "Riomundo" eleberriaz mintzatuko da bihar Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mai. 9a, 22:37

Jon Maia bertsolari gipuzkoar ezaguna hartuko du bihar, asteartea, Leioako liburutegiaren literatur tertuliak. Zumaian bizi den Urretxuko semeak "Riomundo" bere lehenengo liburuaren inguruan arituko da solasean, espainolez. Izan ere, Maiak 2005ean euskaraz idatzitako eleberriaren espainierazko bertsioa aukeratu dute hileroko literaturzaleen topaketarako. Maiaren familiaren Euskal Herriratzea oinarri duela, liburuak Pedro Sierra komunista egoskorra eta bere sendia Albacetetik erbestera, Euskal Herrira, bultzako dituzten gerra, frankismo eta gosea ditu kontakizun lehenengo zatian. Bigarrenean, ordea, Pedroren semeak, oraingoan Euskal Herriaren askapenaren aldeko borrokaren ondorioz, egin beharreko erbesteratzearekin bukatuko da. Ohi bezala, solasaldi bi izango dira 17:30ean eta 19:15ean, biak Kultur Leioako prentsa aretoan, laugarren solairuan. Liburutegiko kideek jende orori zabaldu diote hurreratzeko gonbitea, ohiko parte hartzailea izan ala ez, liburua jadanik irakurrita dutenak zein egilearen ahotik ezagutu nahi dutenak ere.

Jon Maiak "Riomundo" eleberriaren inguruan 2008an Eibarren emandako hitzaldiaren zati batzuk (© Anaurte







Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun